Robotika lantzen



Hirugarren hiruhilabete honetan robotika landu dugu. Arazo sinple batetik hasi, eta pixkanaka hobekuntzak sartuz joan gara, proiektua gure beharretara hobeto egokitu zedin.

Hasteko, kotxea aparkatzeko eremu batean sarrera eta irteerarako langa bat jarri behar genuen. Langa hau irekitzeko botoi bat sakatu beharra zegoen eta 10 segundo ondoren langa automatikoki itxi behar zen. 

Ondoren, beste egoera bat planteatu zitzaigun: langa automatikoki igotzea lortu behar genuen, botoirik sakatu beharrik gabe.

Horretarako, garaje bateko ataka bat programatu genuen, ibilgailu bat bertara hurbiltzen zenean ataka ireki zedin. Behin ibilgailua igaro zenean, berriro ere itxi egin behar zuen.





Ondoren, gure langa osatu egin genuen aurrekoari elementu berriak gehituz. Langari bi argiko semaforo bat gehitu genion eta funtzionatzeko modua ondorengo izan behar zuen: 

  • Ibilgailurik hurbiltzen ez zen bitartean langa itxita egoten behar zuen eta goiko argia piztuta. 
  • Langa irekitzean goiko argia itzali eta behekoak keinuka hasi behar zuen ibilgailua pasa eta ataka itxi bitartean. 
  • Burrunbagailu bat ere gehitu genuen, langa itxita zegoen bitartean isilik zegoena eta langa irekita zegoen bitartean soinua egiten zuena (0,5 segundoko maiztasunarekin). 




Gure garajearekin jarraitu genuen eta beste hobekuntza bat gehitu genion. Jakingo duzuen moduan, aparkaleku publiko batean, kotxe kopuru mugatu batentzako aparkatzeko lekua egoten da. Behin aparkalekuak dituen aparkaleku guztiak okupatzen direnean, baten bat ateratzen ez den bitartean ibilgailu gehiagok ezin izaten du bertara sartu. 

Gurean ere kontrol hori ezarri genuen eta honetarako gure aparkalekuak 5 aparkaleku izan behar zituela adostu genuen. Funtzionamendua ondorengoa izan behar zuelarik: 

  • Orain arte bezala funtzionatu zuten langak, burrunbagailuak eta LED argiek. 
  • Bost auto sartzen direnean (langa 5 aldiz igotzen denean) ezin zuen beste autorik sartu (langa ez da irekiko) barrutik autoren bat irteten ez zen bitartean. 
  • Auto bat barrutik irten zela jakingo genuen botoia sakatzen zenean. Beraz, botoia gehitu behar genuen gure langa sistemara eta barrualdean kokatu, botoia sakatzean langa irekiko zen eta aparkalekuan dagoen auto kopurua eguneratu behar genuen. 




Honela beraz, gure langak izandako bilakaera ikusi duzue eta nola robotikaren inguruan sakontzen joan garen heinean gure langa ere hobetzen joan garen.


Testua:

  • Ainhoa Hernandez.
  • Miren Iragorri
  • Olatz Irazoqui