Iazko Haurtzaro ikastolako DBH 4. mailako ikasleek XX. mendeko poeta nagusien poemak errezitatu zituzten propio prestatu zuten errezitaldian. Rubén Darío, Antonio Machado, Gabriela Mistral, Federico García Lorca, Rafael Alberti, Gabriel Celaya eta David González izan ziren hautatu zituzten autoreak. Aretoa bete zuten DBH 3. mailako ikasleek gozatu zuten, musikaz lagunduta egin zuten saioaz.